Utilizamos cookies para mejorar nuestros servicios analizando sus hábitos de navegación. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso. Acepto Más información

Ingurua

Gertueneko inguruan, Uitzi eta Gorriti herrietako herri politak bisitatzeak pena merezi du, baita bertako baserri ederrak ere. Usategietako muinotik, Kornietako haize-parkera joateko bidea ateratzen da; eta bertan, inguruetako bista harrigarrietaz disfrutatzeko aukera izango dugu: mendi gailurrez inguratutako belardi, baso eta abere. Leitzako iparraldean, Añarbeko urtegia aurkitzen da. Leitzatik, Plazaolaren Natur Bidea pasatzen da, Andoain eta Lekunberri herriak batuz. Azken honetan, Lekunberrin, eraikuntza istoriko-artistiko batzuk ikusteaz gain, Aralarko Mendizerrara igotzeko errepidea aurkituko dugu. Aralarko Mendizerran, mendigoizaleentzat ateraldiak eskaintzen zaizkigu. Astitzeko herrian, Mendukilo kobazuloa azpimarratu beharra dago, 60 metro luzeran eta 20 metro luzeran dituen kobazuloa; estalagtita eta estalagmitaz beteriko hiru gela harrigarriz osatua dagoena. Mendizerraren gailurrean, 1341 metroko altueran, Aralarko San Migelen Santutegia dugu. Santutegiaren ingurutik, Andia Mendizerra eta Arakilgo Arana batzen dituen bista zirraragarriak izango ditugu.

Leitza

Iruñeatik 38 kilometrotara aurkitzen da, beste bost herriz osatutako eskualdeko udaletxea bertan dagoelarik. Pagadiz osatutako baso zabalak daude eskualdeko erdiko eremuan batez ere. Haritzondo uhartetxoak aurki ditzakegu,baita lizarrrak ere. Pinu, laritz Japoniarrez... ere oihanberritu dira basoak. Leitzako udaletxea, XVIII.mendekoa da eta 1917.urtean eraiki zen, eta beheko solairuan 9 arkuz osatutako galeria dago. Leitzan, Aritz-Ireberko trikuharriak aurki daitezke, Bioztain I eta II. San Migel elizak, gurutze latindarraren solairua dauka. Harri pikatuz egindako 3 zubi daude Leizaran ubidean zehar, eta zubitxo bat Erroizte ubidean. Ingurutxo dantza zirkularra mantentzen da herriko San Tiburtzio festetan, abuztuaren 11an. Leitza ezaguna da ere, bertakoak diren puntako kirolariengatik, baita harriari eskainitako Peru-Harri harriaren parkeari esker.

Ateraldiak

  Bertizko Jaurerria Natur Parkea

  Mendukilo kobazuloa

  Aralar mendizerra

  Aralarko San Migel Santutegia

  Plazaolaren Natur Bidea

  Crómlech ibilbidea

  Leurtzako urtegiak

  Aralarko Trikuharrien Ibilbidea

  Aralarko San Migel oholtza

  Donamaríako Dorrea

Zer ikusi

Peru-Harri. Harriaren Parkea

(2km-tara)

Iñaki Perurenak egindako harri-museoa da. Leitzatik Uitzirako bidean dago, Leitzatik 2 km-tara, mendiaren erdian. Museo berezia dugu hau. Iñakik eta bere semea den Inaxiok, harri-kultura, kondaira, mito eta istorioak kontatzen dituzte. Bertan ere, 40 tonako harrizko erraldoia aurkitzen da.

Txindoki Tontorra

(15km-tara)

Euskal Herriko puntu askotatik ikusgarria den Aralar Mendizerran erreferentea dugu. Kareharrizko tontor zorrotza eta ertza, erakargarriak suertatzen dira mendizale eta eskalatzaileentzako.

Aralarko San Migel Santutegia

(16km-tara)

Nafarroako espiritualtasun-zentru garrantzitsuenetariko eta ezagunetarikoa dugu. Aralarko Mendizerraren gailurrean kokatzen den hiru nabe eta hiru abside dituen tenplu erromanikoa dugu; eta bertatik, bista zirraragarriez disfrutatzeko aukera paregabea dago.

Zer egin